
Bizialdi osoko ikaskuntza legea aurkeztu da
Bizialdi osoko ikaskuntzaren legea gizartearen gaurko prestakuntza-premiei erantzuna emateko modu bat da. Ikaskuntza lan-bizitzaren aurretik egiten zen garaia bukatu da dagoeneko. Lan-merkatu berriak pertsonak etengabeko prestakuntza-prozesu batean sarturik egotea exijitzen du, lan merkatuaren premia berriei eta sozietatearen prestakuntza nahiari erantzuna emateko etengabe berritzen ari den sistema batean.
Prestakuntzaren arloan euskal herritarrek dituzten kezka guztiei ere eman nahi die lege honek erantzuna. Bizitzan zehar prestakuntza jasotzen jarraitzeko aukera izango dutela bermatu nahi die eta haien lan-esperientziari esker jaso dituzten gaitasun horiek aitortu nahi dizkie, baita pertsonen prestakuntza-prozesuak lan-bizitza hasten denean ez bukatzeko aukera ematen duten ekimen horiek ere.
Eusko Jaurlaritzak euskal unibertsitate sistemaren kalitatea ebaluatzeko agentziaren legea aurkeztu du gaur.
Goi Hezkuntzako espazio europarrak,-“Bologna plana “ izena eman zitzaion espazio hori gure unibertsitate-sistemara egokitzeko prozesuari,- goi hezkuntzaren kalitaterako irizpide eta argibideak ezartzen ditu. Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea eta Kreditatzea Ebaluatzeko Agentzia, Unibasq, irizpide horietara egokitzea du lege honek helburu nagusia. Lege horren ondorio nabarmenetako bat, eta Bolognako argibideen eskaera bat, independentea izatea da.
Legeak Unibasq-ek gobernu- eta ebaluazio-funtzioak bereiztea eragiten du eta Agentziaren funtzioa finkatzen du, goi hezkuntzaren esparruan kalitatea bermatzeari begira hezkuntza-agintarien organo aholkulari gisa. Bigarren neurri hau ez da esparru europarrean integratzeko baldintza hutsa; kalitatearen esparruari lotutako ebaluazio-, kreditatze- eta ziurtatze-funtzioek hartu duten gero eta garrantzi handiagoari ere ematen dio erantzuna.
Legeak agentziaren independentzia indartzen du eta Gobernu Kontseilua, unibertsitateetako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak dituena, Agentziaren gobernu estrategikoaren eta haren helburuen definizioaren arduraduna dela ezartzen du. Aholkularitza Batzordea, ordea, ebaluazioa planifikatu eta antolatzearen eta erabaki estrategikoak garatzearen arduraduna da.
Idoia Mendia, Gobernuaren bozeramailea, Isabel Celaá, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua eta Gemma Zabaleta, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua, Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan izan dira gaur Lehendakaritzan (Gasteiz).
Gobernuaren bozeramaileak Jesús Eguigurenen adierazpenei erantzun die. PSEko presidenteak esan du o euskal herritarrek "akordio zabala" lortu beharko dutela euskal Konstituzio bat sortzeko. Idoia Mendiak azaldu du, herri honetako oinarria Gernikako estatutua dela eta horren arabera egin beharko direla egon litezkeen aldaketak.
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.01.31)
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-01-31n hartutako erabakiak


Berri honen iruzkinen RSSa