
Euskadik eta Kantabriak mugako eremuetako osasun-arretaren hobekuntza analizatu dute
Gai hau hilabete honen erdian analizatuko da Lurralde arteko Kontseiluan, eta Bengoa sailburuak espero du bertan “arazo nazional horretarako konponbide nazional bat" aurkituko dela
Euskadik eta Kantabriak mugetatik hurbil dauden eremuetan bizi diren herritarrei eskaintzen dieten osasun-arreta izan da gaur goizean bi gobernu autonomikoen osasun-arloen arduradunek egin duten bileran eztabaidatu diren gai nagusietako bat. Rafael Bengoa Osasun eta Kontsumo sailburuak eta María José Saénz de Buruaga Kantabriako Osasun eta Gizarte Zerbitzuen sailburuak adierazi dutenaren arabera, bi gobernuen helburuak bat datoz maila handi batean, hau da, Kantabriako osasun-zentroetara jotzen duten euskal herritarrei eskaintzen zaien laguntzaren kalitatea hobetu nahi dute —bereziki, udan kostaldeko herrialdeetan—, eta, era berean, Castro Urdialesko eta aldameneko herrietako biztanleak Gurutzetara edo Doctor Areiltzako anbulatoriora doazenean jasotzen dutena hobetu nahi dute. Rafael Bengoak azpimarratu du helburuak ez duela izan behar eskaintzen den zerbitzuari “etiketa ekonomiko bat jartzea”, zerbitzuaren kalitatea analizatzea baizik.
Bi aldeak maila handi batean ados egon diren arren, sailburuak onartu du arazoaren konponbidea autonomia erkidegoen esparrutik kanpokoa dela. Arazoa Errioxako Erkidegoan hasi zen, Eusko Jaurlaritzak ordain ekonomiko bat eman ezean Errioxako Erkidegoak Arabako Errioxako herritarrei zerbitzuak ez ematea erabaki baitzuen. “Modus operandi nazional bat aurkitu behar dugu”, esan du Bengoak. Sailburuaren ustez, “arazo nazional batentzat konponbide nazional bat bilatu behar da”. Sailburuak esan duenez, polemika hori baino “gai garrantzitsuagoak daude, besteak beste, gaixo kronikoen kudeaketa hobearekin eta osasun-sistema nazionalaren iraunkortasun-eredua ziurtatzeko moduarekin lotutako erronkak”.
Deskargak
- Audioak
- Bideoak (1)
- Argazkiak (8)
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Consejero de Sanidad y Consumo, y Mª José Saenz de Buruaga, Consejera de Sanidad y Servicios Sociales de Cantabria









Berri honen iruzkinen RSSa