Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Otsailak 05 23

Telelaguntza zerbitzu publikoak osasun-aholkuak emango ditu

 

  • BetiON eredua zerbitzua eskuratzeko baldintzen homogeneizazioan oinarritzen da

BetiON Euskadiko telelaguntzako zerbitzu publikoak osasun-aholkua emango du, orain arte ematen zituen prestazioez gain. BetiON bakarrik eta arrisku-egoeran bizi diren desgaituei edo 65 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago Telelaguntzaren erabiltzaileek osasunari buruzko kontsultaren bat egin nahi dutenean, telealarma-domina sakatu eta telelaguntza-operadoreak harremanetan jarriko du Osakidetzako espezialistarekin.

Etxeko telelaguntzaren zerbitzuak erabiltzaileak beren ohiko bizi-ingurunean bizitzen jarraitzea ahalbidetzen du, deserrotzea saihestuz. Segurtasunerako edo osasunerako arriskua dagoen kasuan, eskumuturrekoan edo medailoi batean jarritako gailu xume bati esker une oro profesional espezializatuek artatzen duten berehalako arreta-zentro batera konektatuta daude. Kasu horietan, telelaguntza-zerbitzua lasaitasuna eta segurtasuna ematen duen elementu garrantzitsu bihurtzen da erabiltzaileentzat baita senitartekoentzat ere.

Osasun-larrialdietan eta gizarte-izaerakoetan izaten den kasuistika komuna dela eta, Osasun Sailak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak batera dihardute, telelaguntza-zerbitzuko langileek bi espezialitateen artean koordinatutako laguntza eman ahal izan diezaieten horren beharra dutenei, bi sailen artean partekatuko duten kudeaketa informatikoko plataforma baten bitartez. Askotan, telelaguntzaren erabiltzaileek gizarte- eta osasun-arloko baliabideak behar dituzte; izan ere, askotan mendeko pertsonak gaixo kronikoak izaten baitira.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Gizarte Gaietako sailek baterako informatika-kudeaketako plataforma erabiltzeak alferrikako bikoizteak saihestea ahalbidetuko du, eta baliagarria izan da osasun-aholkuak ere emateko.

Osasun-aholkua Osakidetzako erizain-talde batek ematen du; gaixoaren historiala eskura dute, eta kontsulta telefonoz erantzun daitekeen edo baliabideak mugitu behar diren baloratzen dute. Goizeko 8:00etattik gaueko 22:00etara funtzionatzen du, asteko 7 egunetan. Hala ere, zerbitzua egun guztietan eta 24 orduetan ematea aurreikusten da.

Arruntena prozesu akutuei buruzko zalantzei erantzutea da: sukarra, gonbitoak, beherakoak, istripu arinak... Osasun-arazo larriak sortzen badira, Larrialdi-zerbitzuekiko koordinazioa aktibatzen da, eta, beharrezkoa bada, baliabideak mobilizatu egiten dira.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak 2011ko uztailean hartu zuen bere gain telelaguntza-zerbitzuaren kudeaketa. Egun, Euskadiko telelaguntza-zerbitzuak 24.038 pertsona atenditzen ditu. Erabiltzaileen profila 80 urteko emakumea da, norbaitekin bizi dena.

Telelaguntza zerbitzua diseinatuta dago onartutako mendekotasun-egoeran, mendekotasun-arriskuan edo gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden 65 urtetik gorakoei laguntzeko. Zerbitzuaren hartzaileen artean daude, baita ere, ezintasun fisikoa eta mendekotasuna, beren graduetako edozeinetan, onartuta duten pertsonak, baita diagnostikatutako gaixotasun mentala dutenak eta onartutako mendekotasun-egoera edo gizarte-bazterkeriako arriskua dutenak ere.

Telelaguntza zerbitzuak aurre egiten dien eguneroko egoeren artean, besteak beste, ondokoak daude: Itsuak beren etxean erortzea; adinekoen buru-nahasmendua, beren ekintzak kontrolatzeko gaitasuna kentzen diena; osasun-arazoak; eta bakardadea.

 

 

Berri honen iruzkinen RSSa

23 iruzkin
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Osasun kontseiluak aholkua ematen die telelaguntzaren erabiltzaileei http://t.co/LywJBisX #eSalud #Betion

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    El consejo sanitario ofrece asesoramiento al usuario de #teleasistencia http://t.co/qsZ1sUBX #eSalud #Betion

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @BetionEJGV: El #consejosanitario ofrece asesoramiento a los usuarios de #teleasistencia por teléfono. http://t.co/qsZ1sUBX #Betion

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Osasun kontseiluak aholkua eskeintzen die telefonoz telelaguntzaren erabiltzaileei. http://t.co/LywJBisX #Betion #Consejosanitario

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    El #consejosanitario ofrece asesoramiento a los usuarios de #teleasistencia por teléfono. http://t.co/qsZ1sUBX #Betion

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Osasun kontseilua http://t.co/LywJBisX #Consejosanitario #Betion #Teleasistencia

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/qsZ1sUBX #Consejosanitario #Betion #Teleasistencia

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    País Vasco: El servicio publico de teleasistencia incorpora el consejo sanitario http://t.co/wEcgbu2A

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @BetionEJGV: “@alorza: RT @BetionEJGV: La incorporación del #Consejosanitario a la #Teleasistencia en @irekia http://t.co/qsZ1sUBX” Eskerrak

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    “@alorza: RT @BetionEJGV: La incorporación del #Consejosanitario a la #Teleasistencia en @irekia http://t.co/qsZ1sUBX” Eskerrak

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    “@Irekia_News: El servicio público de teleasistencia incorpora el consejo sanitario . http://t.co/kIOwTm4x” colaboración con @OsakidetzaEJGV

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    “@Irekia_News: El servicio público de teleasistencia incorpora el consejo sanitario . http://t.co/oynUSPyN” colaboración con @OsakidetzaEJGV

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @BetionEJGV: Artículo sobre la incorporación del #Consejosanitario a la #Teleasistencia en @irekia http://t.co/qsZ1sUBX #Betion

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Telelaguntzara batutako osasun kontseiluariburuzko artikuloa @irekia http://t.co/LywJBisX #Consejosanitario #Betion #Teleasistencia

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Artículo sobre la incorporación del #Consejosanitario a la #Teleasistencia en @irekia http://t.co/qsZ1sUBX #Betion

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    El servicio publico de #teleasistencia del Gobierno Vasco @BetionEJGV incorpora el consejo sanitario. http://t.co/3Zq9c3me vía @Irekia

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Pulsando su medallón el operador de #teleasistencia le pone en contacto con @osakidetzaEJGV. #consejosanitario http://t.co/8gTmpk5v

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Telealarma-domina sakatu eta telelaguntza-operadoreak harremanetan jarriko du @osakidetzaEJGV-rekin. #consejosanitario http://t.co/bVkVHn93

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @BetionEJGV: Telelaguntza zerbitzu publikoak osasun-aholkuak emango ditu. http://t.co/bVkVHn93

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @BetionEJGV: Telelaguntza zerbitzu publikoak osasun-aholkuak emango ditu. http://t.co/bVkVHn93

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @BetionEJGV: El servicio público de teleasistencia incorpora el consejo sanitario. http://t.co/8gTmpk5v

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    El servicio público de teleasistencia incorpora el consejo sanitario. http://t.co/8gTmpk5v

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Telelaguntza zerbitzu publikoak osasun-aholkuak emango ditu. http://t.co/bVkVHn93

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.