
Eusko Jaurlaritzak Urkulluri exijitu dio publikoki zuzen dezala Euskadiren irudiaren kontra antolatu duen “kanpaina”
Aguirrek esan du ez dela egia Lakuako diru-zaintza porrot egitear dagoenik, eta Urkulluri leporatu dio “gezurra” esan duela Patxi Lópezen gobernua erorarazteko asmoz
Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak EAJren presidente Iñigo Urkulluri exijitu dio Eusko Jaurlaritzaren kontu publikoen egoerari buruz egin zituen adierazpenak zuzentzeko. Aguirrek Urkulluri leporatu dio “gezurra” esan duela eta Euskadiren “irudiaren kontra kanpaina” bat hasi duela Greziarekin parekatu duenean. “Urkullu jaunak gutxieneko fideltasun-arauak hautsi ditu, elkarrizketa pribatuak ezagutzera eman baititu, bertan eztabaidatutakoa manipulatu du eta gezurrak esan ditu; eta, gainera, ez da hori egiten duen lehenengo aldia”, salatu du.
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.02.07)
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-02-07n hartutako erabakiak


Berri honen iruzkinen RSSa