Eu

Auzitegiak Burnibidearen Euskal Museoko Zuzendari bezala ez du Juanjo Olaizola onartzen

2012.eko Otsailak 06

Helegite aukera gabeko epai irmo batean, Auzitegiak Juanjo Olaizolak EUSKOTRENen eta Burnibidearen Euskal Museoaren Fundazioaren aurka jarritako auzi eskearen asmo guztiak ez ditu aintzat hartu.

Juan José Olaizolak 2011ko abendura arte Burnibidearen Euskal Museoko arduradunaren funtzioak betetzen zituen. Museoaren jabea den fundazioak eta EuskoTren eta beste kide publiko eta pribatuen artean Museoko Zuzendari lanpostua lehiaketara atera zuen.

Denboran zehar Burnibidearen Euskal Museoko Fundazioko Zuzendari hautaketa prozesuaren irekierarekin bat etorrita, Olaizola jaunak EuskoTrenen aurka auzi eskea aurkeztu zuen. Auzi horretan eskatzen zuen bere lanpostua Zuzendariaren kategoria bezala hartzea berak uste baitzuen Museoko zuzendari izateko eskubideak zituela. Jarrera hori ere Burnibidearen Euskal Museoko Lagunen Elkarteak ere era berean mantentzen zuen. Elkarte horren presidentea Juanjo Olaizolaren emaztea bera da. 

Une horretan EuskoTrenek Patronatuko kide guztiei jakinarazi zien Juan José Olaizolak Sozietate Publiko honetan inoiz ere ez zuela izan Zuzendariaren mailarik.

Epaian onartutako gertaera bezala kontuan hartzen dira, besteak beste, ondorengo hauek:

1. Juan José Olaizola EuskoTrenera 1994ko martxoaren 2an sartu zen, bere maila Zerbitzuaren Burua izan zen. Orduan zeukan ordainsari modeloa 12. maila izan zen, 3.774,50 euro hilean, 4/95 zirkularrean hori agertzen baita. Zirkular horretan buruzagitzako maila baxuetan erakunde aldaketak argitaratzen dira eta bertan Museoko buru bezala agertzen da eta 1/1996 zirkularrean ere horrela agertzen da.

2. 2010eko urriaren 27an EHAA-k 2010eko uztailaren 14ko datarekin Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Administrazio Publikoko Sailburuaren Agindua argitaratu zuen bertan Euskadiko Fundazioen Erregistroan Burnibidearen Euskal Museoaren Fundazioa / Fundación del Museo Vasco del Ferrocarril deritzona izena eman zen. Burnibidearen Museoko eskualdatzea burutzen den bitartean, Euskotreneko Sozietatea da museo hori kudeatzen duena. Euskotreneko enpresaren lanpostu katalogoan Museoko Zuzendari lanposturik ez dago. Fundazioa martxan jartzeko Patronatuko lehen bileran, 2011ko urtarrilaren 17 datarekin, fundazio horretarako lanpostua sortzea erabakitzen da eta fundazioen legediaren arabera, aipatutako lanpostu horretarako kontratazio publikoa egitea erabakitzen da.

3. Olaizola jaunak burututako eginkizunak hasiera berberak dira, hots, Zerbitzu burua bezala. Lanpostu hori ordainsari modeloan dago jarrita eta horren maila 12a da, egun 12. mailako kudeaketa arduraduna.  Olaizolak beti izan ditu funtzio maila berberak eta horri dagozkion ordainketak. 

Lanbide-sailkapena eztabaidatzen den auzi baten aurrean emandako epaiaren aurrean, ezin da erregutze-errekurtsorik burutu,hori baita Gizartearekiko Auzietarako Eskumen Legeak 137.3 eta 191.2 d) artikuluetan batzen duena.

Epai horrekin, Euskotrenen eta Sailaren jarrera bermatzen da, izan ere Juanjo Olaizolak ezin izan zituen museo batean inolako karguen ondasunak hartu Burnibidearen Euskal Museoa interes orokorreko hornikuntza baita eta Museo hori zuzendu behar du dagokion lehiaketa publikoa gainditzen duen pertsonak edo pertsonek eta Museoaren jabe fundazioaren nagusien adostasuna dutenekin kontuan hartuta (ETS, Euskotren, CAF eta Metro Bilbao.)

5 iruzkin
  • Departamento de Vivienda, Obras Públicas y Transportes
    2012.eko Otsailak 07

    Estimado Carlos,
    El Departamento de Vivienda, Obras Públicas y Transportes se remite a la sentencia en la que el Tribunal desestima la totalidad de pretensiones de la demanda que el Sr. Olaizola interpuso contra EUSKOTREN y contra la Fundación del Museo Vasco del Ferrocarril, avalando así la posición defendida por EUSKOTREN como por el propio Departamento.
    Un saludo.

  • @Trengranja
    2012.eko Otsailak 07

    Comentario de Twitter:
    El Tribunal niega la calidad de Juanjo Olaizaola como Director del Museo Vasco del Ferrocarril http://t.co/qFojJ12N

  • 2012.eko Otsailak 07

    Cuidado porque la información que ha facilitado Euskotren no es exacta, e incluso diría que es tendenciosa, puesto que se centra en un solo término. Lo que no entra a valorar la jueza es el nombre del cargo que ostentaba Juanjo. Curiosamente, la sentencia reconoce textualmente todo su trabajo como máximo responsable del museo e incluso dice que Euskotren lo tenía por tal. Maniobras para marear al personal, no, gracias.

  • @lavagonetablog
    2012.eko Otsailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @hector_torre: El Tribunal niega la calidad de Juanjo Olaizaola como Director del Museo Vasco del Ferrocarril http://t.co/O03exSgc

  • @hector_torre
    2012.eko Otsailak 06

    Comentario de Twitter:
    El Tribunal niega la calidad de Juanjo Olaizaola como Director del Museo Vasco del Ferrocarril http://t.co/O03exSgc

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan