http://www.irekia.euskadi.net/eu/news/9028

Eusko Jaurlaritzak bat egin du “Kooperatiben Nazioarteko Urtearen” aldarrikapenarekin
2012(e)ko Otsailak 07Nazio Batuek 2012. urtea "Kooperatiben Nazioarteko Urte" izendatu dute, eta Eusko Jaurlaritzak aldarrikapen horrekin bat egitea erabaki du. Horrela, adierazpen hori egiten duen lehenengo autonomia-erkidegoa izango da. Gobernuak hartutako erabakiak sostengua ematen die, kooperatiben mugimenduari ez ezik, Euskadiko gizarte-ekonomiaren sektorea osatzen duten enpresa guztiei ere.
"Kooperatiba enpresek mundu hobea eraikitzen laguntzen dute" leloaren pean, Nazio Batuek kanpaina bat bultzatu dute mundu osoan, kooperatibek pobrezia murriztuz, lanpostuak sortuz eta gizartea sustatuz egiten duten ekarpena nabarmentzeko.
Nazio Batuen ebazpenak gobernuei bultzada eman nahi die kooperatiben hazkundea eta iraunkortasuna sustatu dezaten, eboluzio azkarra ziaten ari den egungo testuinguruan; izan ere, agerian geratu da lagungarriak direla herrialdeen garapen ekonomiko eta sozialaren bidean. Nazioarteko erakundeak kooperatiben gaitasunak baliatu daitezen nahi du; izan ere, kalitatezko ekoizpen-lanpostuak sortzen dituzte, eta gizarteratze handiagoa eragiten dute.
XX. mendearen hastapenetik, Euskadiko kooperatibismoa asko errotu da gure herrialdean, lan elkartuaren formula aukeratuz, gehien bat, eta industriaren sektorean bereziki garatuz. Horren emaitza izan da "Mondragón Esperientzia" deiturikoa, zeina entzute handia baitauka mundu osoan.
Euskadin kooperatibak izaten ari diren esperientzia, gizarte-ekonomiako "kideekin" batera, enpresa-heldutasunera iritsi da, eta horren emaitza da Euskadiko ekonomian duten zuzeneko eragina: BPGaren % 4,3 (industrian % 10 inguru) eta enpleguaren % 7,7.
Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak urtero egiten duen erroldaren arabera, 2011. urtearen amaieran Euskadin 2.074 kooperatiba-sozietate (lan elkartuko 1.378 eta gainerako modalitateetako 696) eta 2.108 lan-sozietate zeuden.
Kokatzen diren lurraldearen garapenean kooperatibek duten inplikazioak eta sortutako aberastasunaren banaketa bidezkoagoan duten eraginak gizarte solidarioagoa eta orekatuagoa sustatzen dute, eta bizi-kalitatearen estandarrak hobetzen dituzte.

Berri honen iruzkinen RSSa
Iruzkinak
Comentario de Twitter:
RT @esMONDRAGON: El Gobierno Vasco se adhiere a la proclamación del “Año Internacional de las Cooperativas” http://t.co/tQW5Gp6a

RT @euMONDRAGON: Eusko Jaurlaritzak bat egin du “Kooperatiben Nazioarteko Urtearen” aldarrikapenarekin http://t.co/tDBwmOUs
Comentario de Twitter:
RT @esMONDRAGON: El Gobierno Vasco se adhiere a la proclamación del “Año Internacional de las Cooperativas” http://t.co/tQW5Gp6a
Iruzkina idatzi
Konektatu behar zara iruzkinak egin ahal izateko.
Oraindik ez bazara
erregistratu...
Jadanik erregistratu
bazara...
Edo nahiago baduzu...
Edo ...