Irekia_new

komunikazioa eta iritzia

Eu
Ej-gv Saila: Justizia eta Herri AdministrazioaGc-icon
 

Dintel-ek Serafín Olcoz Eusko Jaurlaritzako Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren lanbide-ibilbidea saritu du

2012(e)ko Otsailak 09

Dintel Fundazioaren Patronatuak "aho batez" erabaki du Serafín Olcoz Yanguas Eusko Jaurlaritzako Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren "lanbide-ibilbidea" saritzea. Hori dela-eta, autonomia-erkidegoetako zuzendari nagusiei zuzendutako Goi Zuzendaritzako 2012ko Dintel sarietako bat emango diote. Gaur jasoko du saria, Madrilen.

Bere Web-orrian bere burua aurkezten duen arabera, Dintel Estatu mailako fundazio pribatu bat da, Informazioa eta Telekomunikazioen Teknologiak hedatzea helburu duena. Herri Administrazioaren esparruko herritarrentzako zerbitzuen arloan erabakitzeko eta prospekzio teknologikoa egiteko edo definizio estrategikoa egiteko ahalmena duten alor publiko edo pribatuko zuzendaritza-taldeetako kideen arteko harreman handiena, edo 'networking', lortzeko antolatzen ditu bere jarduerak.

Goi-zuzendaritzako 2012ko Dintel sariak emango dira, alor publiko edo pribatuko zuzendaritza-taldeetako kideen arteko 'networking'a laguntzeko, fundazioak aurten antolatu duen lehen 'meeting-point'ean.

Berri honen iruzkinen RSSa

Iruzkinak

#3500 @boinax(e)k idatzi zuen: 2012(e)ko Otsailak 09, 16:54

Comentario de Twitter:
@Bizentxo LELE ESTO
http://t.co/dWT9pBY3

Bozkatu:
#3501 @PIPEJGV(e)k idatzi zuen: 2012(e)ko Otsailak 09, 16:18

Comentario de Twitter:
Dintel premia la trayectoria profesional de Serafín Olcoz, Dtor de Informática y Telecomunicaciones del GV http://t.co/O3LPUqk4 via @Irekia

Bozkatu:

Iruzkina idatzi