Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Otsailak 10 0

Eusko Jaurlaritza Finantza Erakundeekin bildu da, etxeetatik kaleratzeak saihesteko plana aurkezteko

Elkarlanerako borondatea hauteman du

Eusko Jaurlaritza Euskadin ari diren finantza erakunde gehienen ordezkariekin bildu da gaur, jendea etxeetatik kaleratzea saihesteko Jaurlaritza burutzen ari den plana aurkezteko.

Bileran, Mari Paz Larrumbidek, Etxebizitza Sailburuordea eta María Victoria Cintok, Justizia Sailburuordeak, hartu dute parte.

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, gaurko bilera burutu izana bera positiboa da. Lehen harremana izan da, eta iritziak eta ideiak trukatu dira, eta indarrean jarri daitezkeen mekanismoak aztertu ahal izan dira. Horrez gain, finantza erakundeen iritzia eta beraien ekarpenak eta esperientziak jasotzeko ere baliagarria izan da.

Jaurlaritzak laguntzeko eta alde guztientzat mesedegarriak izango diren konponbideak aurkitzeko borondatea hauteman du finantza erakundeetan, etxeetatik kaleratzeen drama saihesteko, zorra berriro negoziatu ahal izateko, eta, gaur egun beraien maileguak ordaintzeko arazoak dituzten familia ugarien egoera larria arindu ahal izateko.

Elkarlan hori hurrengo egunetan gauzatu eta zehaztuko da.

Justizia eta Etxebizitza Saila aurrera eramaten ari diren Planaren helburu nagusia, langabezian dauden edo mailegua edo hipoteka ordaintzeko arazoak dituzten jabeek, zorra berriro negoziatzeko formulak aurkitu ahal ditzaten bitartekaritza mekanismoa egituratzea da.

Programa berriak aholkularitza zerbitzua jasoko du, egoera zail horretan dauden pertsonei eta familiei eta hipoteka kontratatzen duten guztiei lagundu ahal izateko.

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.