Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Otsailak 14 0

Jaurlaritzak berrogeita hamar milioi euroko abala eman dio Luzaro, EFC, S.A.ri, E.T.E.entzako maileguak sustatzeko (2012-02-14(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

Erabakia, Europako Inbertsioen Bankuarekin hitzartu beharreko mailegu bat bermatzeko Luzaro EFC SAri abal bat emateko dena

Gobernu Kontseiluak baimena eman du Luzaro, EFC, S.A.ri berrogeita hamar milioi euroko abala emateko, erakunde horrek Europako Inbertsio Bankuarekin hitzartuko duen maileguaren berme gisa. Abal horren helburua da inbertsio-proiektuen finantzaketa sustatzea Luzarok Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin sinatutako hitzarmenen eremuan.

Luzaro finantza-erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren partaidetza du (% 17,65) eta bere helburu nagusia EAEko enpresa txiki eta ertainei (ETE) partaidetza-maileguak ematea da.

Luzarok partaidetzakoak ez diren beste mailegu-modalitate batzuekin dibertsifikatu du bere eskaintza, esaterako mikrokredituekin edo aurrerakin itzulgarriekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin edo EAEko Administrazioaren parte-hartzea duten sozietateekin (esaterako SPRI Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuarekin) sinatutako beste hitzarmen batzuen babesean. Era berean, "sendotze finatzariorako maileguak" izeneko lerroa ere ezarri du, maniobrarako funts nahikoa ez duten ETEentzako.

Luzarok bazkide dituen finantza-erakundeek emandako finantzaketatik edo sozietatearen beraren funtsetatik lortu ohi izan du maileguak emateko beharrezko finantzaketa. Hala ere, gero eta jarduera gehiago dituenez, beste finantzaketa-bide batzuk bilatu behar izan ditu. Horrela, 2005eko eta 2009ko ekitaldietan, Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) kredituak formalizatu zituen, berrogeita hamar milioi eurokoak ekitaldi bakoitzean, eta eragiketa horiek ere Eusko Jaurlaritzaren abala izan zuten. Sozietateak azken ekitaldietan izan duen jardueraren ondorioz, funts horiek erabili behar izan dira, baita ohiko finantzaketa-iturrietatik etorritako beste batzuk ere, ETEei maileguak emateko.

Hain zuzen ere, partaidetza-maileguak izenekoen formula erabili du Luzarok, honakoak direla formula horren ezaugarri nagusiak: dirua itzultzeko epe luzea, denboran luzatutako amortizazio gabealdia eta ETE onuradunak mailegua indarrean egon bitartean eskuratutako mozkinei zati batean lotutako kostu aldakorra.

Eusko Jaurlaritzaren abalarekin, EIBek eragiketa ematea errazteaz gain, finantzaketa-baldintza hobeak lortzen dira, eragiketari emandako abal publikoak dakarren kaudimen osagarriaren ondorioz.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.