
Iñaki Ortizek Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana aurkeztuko du EXPOELEARNING 2012n
IFEMA-Feria de Madriden egingo den XI. EXPOELEARNING Nazioarteko Kongresuan parte hartuko du gaur Iñaki Ortiz Eusko Jaurlaritzako Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendariak. 10:15etik aurrera, 'Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana: Praktika Komunitateak eta Berrikuntza Lantaldeak' txostena aurkeztuko du.
E-learningari buruzko topaketa honetan izango duen parte-hartze horrek emango dio hasiera 'Ikaskuntza eta Administrazio Publikoak' jardunaldiari eta, hitzaldi horrekin praktika-komunitateen euskal administrazioetako ezarpena azalduko du.


Berri honen iruzkinen RSSa