
Teknologiak politika "beste era batera egiteko aukera ematen du"
Eusko Jaurlaritzak sektore publikoko ekimen teknologikorik onenaren Autelsi saria jaso du
Eusko Jaurlaritzak Espainiako Telekomunikazioen Erabiltzaileen eta Informazioaren Gizartearen Elkartearen Autelsi saria jaso du. Bere VIII. Biltzarrean, elkarteak Euskadiko Gobernu Irekia sektore publikoko proiektu edo ekimen teknologikorik onentzat jo du. Eusko Jaurlaritzaren estrategia horren bidez, lehendakariak bere gobernua IX. legealdian Open Governmentak berezko dituen irekitasun, partaidetza eta lankidetza balioez bustitzeko hartu zuen konpromisoa gauzatu da.
Saria Elena Pérez Herri-administrazio sailburuordeak, Nagore de los Ríos Gobernu Irekiaren eta Interneteko Komunikazioaren Zuzendariak eta Alberto Ortiz de Zárate Herritarren Arretaren zuzendariak jasoko dute, Madrilgo Kasinoan, 20:30etik aurrera.
Lehendakariak gobernu ona gauzatzeko hartu zuen konpromisoa hiru proiekturen bidez gauzatu da, eta hirurak balioetsi dira sari honekin:
• Irekia (http://www.irekia.euskadi.net): jarduteko modu berri bat ezartzeko martxan jarri den webgunea da. Bertan, Open Governmentaren filosofia jaso da, Gardentasunari eta Partaidetzari dagokienez. Proiektu honen bidez, Administrazioak, lehenengoz, herritarrei entzuten die.
• Open Data Euskadi (http://opendata.euskadi.net): datu publikoak irekitzeko proiektua da, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko 37/2007 Legea (2003/98/CE Zuzentaraua barneratzen duena) betetzeko jarri da martxan, eta informazioaren gizartean garapen ekonomikorako duen interesari erantzuten dio. Open Data Euskadi datuak irekitzera dago bideratuta, eta, ondorioz, balio publikoa batera ekoiztera eta gardentasuna sustatzera ere bai.
• Eusko Jaurlaritzaren Forjas (http://sale.euskadi.net): software librearen eta Forjas plataforma sortzeko estrategia da, eta, horretarako, liberazioen etengabeko agenda bat abian jarri da. Lankidetza esparru horren barruan Irekia bera bezain proiektu garrantzitsuak barne hartu ditu. Espainiako Telekomunikazioen Erabiltzaileen eta Informazioaren Gizartearen Elkartea (Autelsi) estatu mailako erakunde bat da, irabazi asmorik gabekoa, eta telekomunikazioen eta informazioaren teknologien erabiltzaile profesionalen ordezkaritzat jotzen da. Elkartearen helburua da “Espainian Informazioaren Gizartea garatzea, oro har, gizartean eta, zehazki, erabiltzaileen artean Telekomunikazioen Zerbitzuekin eta Informazioaren Gizartearekin zuzenean nahiz zeharka lotuta dauden arloen inguruko azterketa, ikerketa eta ezagutzaren zabalpen objektiboa sustatzea”.









Berri honen iruzkinen RSSa