Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Otsailak 29 0

Bengoak mugako eremuetako osasun arretaren gaia Osasunaren Lurralde arteko Biltzarrera eraman du

Euskadik ordezkaritza izan du hainbat Autonomia Erkidegotako Osasun sailburuen partaidetza izan duen bileran

Rafael Bengoa Osasun sailburuak gaur Osasunaren Lurralde arteko Biltzarrean esku hartu du. Bilera Madrilen egin da Espainiako autonomia erkidegoen arteko osasun publikoarekin lotutako gaiak komunean jartzeko. Bengoak, gainerako Osasun sailburuekin egin duen topaketa horretan, mugen eremuetako osasun arretaren gaiari heltzea oso garrantzitsua dela azpimarratu du, eta “oraindik Errioxarekin gatazka bat irekita” dugula gogorarazi du. Horren harira, Osasun sailburuak azaldu du gaurko topaketan hainbat aukera mahaigaineratu direla Errioxa eta Euskadiren artekoa bezalako gatazkekin amaitzeko. Besteak beste, “behar baino gaixo gehiago izatearen eragin negatiboak pairatzen dituzten erkidegoentzat funts nazional bat sortzea” proposatu da. Horrez gain, Bengoak iragarri du Euskadik eta erkidego mugakideak hilabeteko epea izango dutela “prestazio ekonomikorik gabe jarduteko modus operandi bat aurkitzeko”.

Rafael Bengoak esan du Lurralde arteko Biltzarrean beste gai batzuk ere jorratu direla, hala nola, txertoen egutegia, txertoak, historia mediko elektronikoa eta osasun-txartel bakarra. Gai horiek “osasun-sistemari kohesioa ematen diotela” azaldu du.

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.