Berriak Lehendakaritza
Eu

Sufrimendu bidegabeen biktimei buruzko dekretua, 1968-78

2012.eko Martxoak 01

Eusko Jaurlaritzaren Madrileko Ordezkaritzan Idoia Mendia sailburua eta bozeramailea eta komunikabideen arteko lan gosari bat egin da.

Gaur martxoaren 1a, osteguna, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak  eta Justizia eta Administrazio sailburuak lan gosari bat aurkeztu du komunikabideekin Madrilen, Irune Aguirrezabal Quijera Eusko Jaurlaritzaren Madrileko ordezkariak lagunduta.

Lan gosarian, Idoia Mendia sailburuak Eusko Jaurlaritzak dekretu horrekin lortu nahi dituen helburuak aztertu ditu komunikabideekin batera. Dekretu hori seguru aski apirilean onartuko da. Ekimena Eusko Legebiltzarrean, adostasun osoz, hartutako erabaki baten ondoren sortu zen.

Helburua da konponketa, egia, justizia eta duintasun eskubideak onartzea giza eskubideen urraketen biktima izan direnei. Ez dira inondik inora prozesuak bide judizialetik irekiko, erreparazio politiko bat da. Dekretuak indarraldia mugatua du, Espainiako Konstituzioa onartu aurretiko aldia, beraz 1968- 1978 bitartean demokrazia aurretiko aldia, hain zuzen.

"Bi indarkeria moten teoriarekin bukatu nahi da. Alde batetik, garai hartan ETA zegoen, legez kontrakoa indarkeria eta sistematikoa, eta segurtasun-indar eta kidegoek izugarrizko presioa jasaten zutenak. Testuinguru horretan, egon ziren legez kontrako jokaera bakar batzuk polizia indarren aldetik, eta biktimei egindako kaltea konpondu nahi dugu. Izan ere, biktima gehienek ez zuten inolako lotura politikorik izan", azpimarratu du sailburuak.

Dekretua Patxi López lehendakaria buru izanik martxan jarri diren zenbait ekimen testuinguruan kokatzen da, hain zuzen ziklo terrorista bukatzeko, ETA desegiteko eskaera, elkarbizitza eta askatasuna lortzeko bidean aurrera egiteko ekimenen testuinguruan.

Sailburua gaur Alberto Ruiz-Gallardón Justizia ministroarekin ere bilduko da eta justizia mailan bete gabe dauden gaietaz aparte (bulego judizial berria, esaterako) ume lapurtuen kasua ere aztertuko dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabide jeitsierak
Beste gonbidatu batzuk
  • Irune Aguirrezabal Quijera, Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaria