
Indalecio Prieto erakusketaren inaugurazioa
Lehendakariak Indalecio Prieto "politikan grina handiaz lan egin zuen pertsona bat” zela azpimarratu du haren erakusketaren inaugurazioan
“Ez da erraza euskal sozialismoaren mendebeteko historian Indalecio Prietoren mailako norbait aurkitzea”. Horrela deskribatu du lehendakariak politikari sozialista 'Indalecio Prieto euskal politikan, 1883-1962’ erakusketaren inaugurazioan, Zabalguneko Merkatuko atrioan
Lehendakariaren hitzetan, Indalecio Prieto “gure herrialdean egon den sozialistarik garrantzitsuena da”.
Patxi Lópezek Gorteetako diputatu, Gerra Zibilaren garaiko ministro eta kazetari izan zenaren izaera adibide honekin azpimarratu du: “Agirre lehendakariarekin Euskadiko lehenengo Estatutua aurrera eramateko akordioa lortzeko gai izan zen”.


Berri honen iruzkinen RSSa