
Eusko Trenek tren zerbitzu berezia eskainiko du Real Sociedad eta Real Zaragoza S.A.D. taldeen arteko norgehiagoka dela eta
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak, tren zerbitzua indartuko du larunbatean, martxoaren 10ean Errealak eta Zaragoza taldeek Anoeta estadioan, jokatuko duten partida dela eta.
Zerbitzu berezi hori Donostia eta Hendaia lotzen dituen ohiko zirkulazioen osagarria izango da. Zerbitzua indartzen duten tren horiek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan.
Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:
DONOSTIARA NORANZKOAN
- Errenteria-Donostia: 17:08an
- Oiartzun-Donostia: 17:12an
- Irun-Donostia: 17:17an
- Herrera-Donostia: 17:45ean
HENDAIARA NORANZKOAN
- ANOETA-Herrera: 17:33an
- ANOETA-Hendaia: 20:03an eta 20:33an
- ANOETA-Errenteria: 20:21ean
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es.


Berri honen iruzkinen RSSa