
EAEko Erromanikoaren Entziklopediaren aurkezpena
EAEko Erromanikoaren Entziklopediaren aurkezpena
Lehendakariak Erromanikoaren zalea dela onartu du; izan ere, “dagoen arte erlijiosorik biziena da. Detaile apaingarri bakoitzean, txoko guztietan, bizitza modu geldiezinean agertzen da”
Lehendakariak EAEko Erromanikoaren Entziklopediaren aurkezpenan parte hartu du, Iberdrola dorrean. Hiru liburukiko eta 1.800 orrialdeko argitalpen honek Euskadiko 255 herritako 292 lekukotza erromaniko barne hartzen ditu.
Lehendakariak eskerrak eman dizkio Santa María la Real Fundazioari, proiektua zuzendu duen erakundeari, “bere proiektuetan elkarrekin lan egiten duten profesional ugari barne hartzeko duen gaitasun handiagatik”, eta, era berean, fundazioa zoriondu du.
Gainera, Patxi Lópezen hitzetan, entziklopedia hau “klasiko bat” da, “gai horretan Euskadiko erreferentziazko lan handia delako”.
Lehendakariak argi utzi nahi izan du Erromanikoa atsegin duela: “Dagoen arte erlijiosorik biziena da. Detaile apaingarri bakoitzean, txoko guztietan, bizitza modu geldiezinean agertzen da”.
Azkenik, harburuak bereziki atsegin dituela onartu du; izan ere, “artistak hor zuen askatasun handiagoa”.









Berri honen iruzkinen RSSa