
Eusko Jaurlaritzaren atzerri politikak enpresen nazioartekotzea lehenesten du
Mondragón Korporazioaren txosten baten arabera, kokapen anitzeko enpresek %26 enplegu gehiago sortu dute
Euskal konpainiek azken hiru urteotan Lehendakariarekin batera bisitatu dituzten lehentasunezko merkatuetan duten presentzia hobetu egin da. Bernabé Undak eta Guillermo Echeniquek gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren atzerriko merkataritza-misioen balantzea aurkeztu dute. Hurrengo xedea India izango da. Lehendakaria bertara joango da bihar, garapenerako lankidetza-proiektu batzuk gainbegiratzera eta negozio-aukera berriak bilatzera
Undak gogorarazi du Euskal Herriak 2011n esportazioen errekorra gainditu zuela, 21.000 milioi eurorekin. Hau da, esportazioak inportazioak baino %123 gehiago izan dira.
Kokapen anitzeko enpresekin lotutako beste datu azpimarragarri bat da %26 lanpostu gehiago sortu dutela.
Echeniquek adierazi du lehendakariaren Indiako misioaren lau helburuak ekonomia-enpresa esparrua, instituzionala, kulturala eta garapenerako lankidetzarena direla.


Berri honen iruzkinen RSSa