Berriak Lehendakaritza
Eu

Kontrolerako osoko bilkura (2012-3-16)

2012.eko Martxoak 19

Gai-zerrenda:

1. Galdera, Mikel Martínez Martínez de Lizarduy Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari egina, trenbidea Gasteizko zatian lurperatzeko proiektuari buruz Eusko Jaurlaritzak Espainiako Sustapen Ministerioari helaraziko dion irizpidearen gainean. (09\10\05\01\0719)

2. Galdera, Bixen Itxaso González Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, Elkarrizketa Sozialeko Mahaian lortutako akordioaren helburuei buruz. (09\10\05\01\0715)

3. Galdera, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Herrizaingoko sailburuari egina, kale-borrokakoak izan litezkeen ekintzei buruz. (09\10\05\01\0708)

4. Galdera, Daniel Maeztu Perez Aralar taldeko legebiltzarkideak Osasun eta Kontsumoko sailburuari egina, historia kliniko elektronikoa delakoaren inguruan. (09\10\05\01\0712)

5. Galdera, Mikel Arana Etxezarreta Mistoa-Ezker Anitza-IU taldeko legebiltzarkideak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari egina, hipoteka-betearazpenak ekiditeko bitartekaritzari buruz. (09\10\05\01\0695)

6. Galdera, Juanjo Agirrezabala Mantxola Mistoa-Eusko Alkartasuna taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Kultura Sailak bultzatutako gaztelania-euskara itzultzaile automatikoari buruz. (09\10\05\01\0713)

7. Galdera, Garbiñe Mendizabal Mendizabal Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Kulturako sailburuari egina, Europan euskara ofiziala izateko egin edo egingo diren urratsei buruz. (09\10\05\01\0717)

8. Galdera, Alex Etxeberria Aranburu Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Kulturako sailburuari egina, euskara eta teknologia berriei buruz. (09\10\05\01\0718)

9. Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari egina, ESS Bilbao proiektuari buruz. (09\10\04\01\0354)

10. Interpelazioa, Juanjo Agirrezabala Mantxola Mistoa-Eusko Alkartasuna taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari egina, UPV/EHUn ikasteko presoen eskubideari buruz. (09\10\04\01\0361)

11. Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari egina, gure Autonomia Erkidegoak defizit-helburua betetzeari buruz. (09\10\04\01\0362)

12. Galdera, Carlos Olazabal Estecha Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari egina, aurrekontua egiteko irizpideari buruz. (09\10\05\01\0668)

13. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari egina, auzo degradatuetako jarduketei buruz. (09\10\05\01\0714)

14. Galdera, Amaia Arregi Romarate Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari egina, Bilboko tranbiaren Basurtu-Errekalde zatiaren obra zibilari dagokion kontratu administratiboaren bigarren aldaketari buruz. (09\10\05\01\0716)

15. Interpelazioa, Daniel Maeztu Perez Aralar taldeko legebiltzarkideak Industria Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari egina, Eusko Legebiltzarrean harrobien inguruan onartu diren bi legez besteko proposamen ez betetzearen inguruan. (09\10\04\01\0349)

16. Interpelazioa, Javier Carro Iglesias Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari egina, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko Sailak Araban oso tentsio altuko garraio elektrikoko sarearen azpiegiturak garatzeko duen politikari buruz. (09\10\04\01\0358)

17. Interpelazioa, Garbiñe Sáez Molinuevo Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta euskal udalen arteko lankidetza- eta kooordinazio-protokoloen tramitazioari buruz. (09\10\04\01\0363)

18. Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasun eta Kontsumoko sailburuari egina, Arabako gaixoei Errioxan osasun-arreta emateari buruz. (09\10\04\01\0356)

19. Interpelazioa, Nerea Antia Vinós Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Osasun eta Kontsumoko sailburuari egina, herritarrei kalitatezko osasun-zerbitzua bermatzeari buruz. (09\10\04\01\0359)

20. Interpelazioa, Miren Josune Gorospe Elezkano Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Osasun eta Kontsumoko sailburuari egina, kontsumo-politikari buruz. (09\10\04\01\0364)

21. Galdera, Mikel Basabe Kortabarria Aralar taldeko legebiltzarkideak Osasun eta Kontsumoko sailburuari egina, Kontsumobiden materiala ele bakarrean egoteari buruz. (09\10\05\01\0650)

22. Galdera, Daniel Maeztu Perez Aralar taldeko legebiltzarkideak Osasun eta Kontsumoko sailburuari egina, Eibarren egin gura den azpiakutuen ospitalea eraikiko den lurra deskontaminatzearen inguruan. (09\10\05\01\0685)

23. Galdera, Juanjo Agirrezabala Mantxola Mistoa-Eusko Alkartasuna taldeko legebiltzarkideak Osasun eta Kontsumoko sailburuari egina, Errioxako Gobernuarekiko akordioari buruz. (09\10\05\01\0693)

24. Galdera, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari egina, Eusko Label sagardoa % 100 bertokoa delako bermeei buruz. (09\10\05\01\0669)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabide jeitsierak