Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Martxoak 19 1

Lehendakariaren eta Maharastrako Lehen Ministroaren arteko topaketa (Mumbai)

Patxi López lehendakaria gaur goizean Maharastrako lehen ministro -Chief Minister- Prithviraj Chavan-ekin bildu da (Mumbai). Bilerak ordubete inguru iraun du, eta bi agintariek Euskadiren eta Maharastraren artean oinarri zabaleko akordio bat lortzeko prozesu bat hasteko aukera aztertu dute. Identifikatu diren lan-eremuak kultura-trukearekin, nekazaritzarekin -zehazki, ardogintzarekin eta elikagaien prozesamenduarekin-, automobilgintzarekin, energia berriztagarriekin, trenbide-politikarekin, teknologia berriekin eta hezkuntzarekin daude lotuta.

Lehendakariak Maharastrako agintariak Euskal Herriko errealitatea ezagutzera gonbidatu ditu, eta azken horiek oso interesaturik agertu dira Euskadi lehenengoz bisitatzeko data egokia aurkitzeko.

Lehendakariarekin batera, Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Ainhoa Alday Kanpo Harremanen zuzendaria ere bileran izan dira. Era berean, Espainiak Mumbain duen kontsularekin, Antonio Bullónekin, egin den topaketan ere parte hartu dute.

Une honetatik aurrera, bi gobernuen Kanpo Harremanetarako taldeen arteko harremanak hasi dira, eta itunekin lotutako gobernu-esparruak barne hartuko dituzte.

Berri honen iruzkinen RSSa

Iruzkin bat
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Euskadi y Mumbai comienzan a trabajar en "areas de interes comun" http://t.co/HfCT9NWz

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.