
Uraren kudeaketari eta hiri-garapenari buruzko tokiko topaketa hasi da Gasteizen
Uraren zuzendari nagusiak ohartarazi du “inoiz baino beharrezkoagoa dela epe ertainerako eta luzerako neurriei buruz hausnartzea, edateko uraren hornikuntza egokia bermatzeko”
Gaur goizean, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian uraren kudeaketari eta hiri-garapenari buruzko tokiko topaketa hasi da, ‘Europako esperientziak hiri txiki eta ertainetan’ azpitituluarekin. Jardunaldiei hasiera eman dien ekitaldian, Iñaki Urrizalkik duela gutxi Uraren Euskal Agentziak Liberian eta El Salvadorren gauzatu diren bi lankidetza-proiektuak gogorarazi ditu
“Egun hauetan hiriek uraren zerbitzua kudeatzeko gainditu behar dituzten erronken analisian sakontzeko aukera izatea espero dut”. Ideia horrekin eman dio hasiera Iñaki Urrizalkik uraren kudeaketari eta hiri-garapenari buruzko topaketari.
Urrizalkik, era berean, “Euskadin uraren kudeaketa publikoa edozein sistema pribaturena bezain eraginkorra izan daitekeela frogatu dugula” esan du.
Deskargak
- Audioak (3)
- Bideoak (1)
- Argazkiak
Beste gonbidatu batzuk
- Iñaki Urrizalki, Belén Echeverría, Roque Gistau


Berri honen iruzkinen RSSa