Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Martxoak 20 2

Euskadik eta New Delhik hiri garapen iraunkorrari buruzko mintegi bat antolatuko dute

Lehendakaria Hiri Garapenerako ministroarekin bildu da, eta Indiako ministroak Lehendakariari eskatu dio aipatutako mintegia antola dezan, “lankidetzarako esparruak definitze aldera”.

Eusko Jaurlaritzak lan mintegi bat antolatuko du Hiri Garapenerako ministroarekin batera, hiri garapen iraunkorraren arloarekin lotutako “interes guneak” eta “lankidetzarako esparruak” bilatzeko, bi erregioetako enpresen artean. India bere baldintza higienikoak hobetzeko, urak saneatzeko eta hondakin solidoen bilketa hobetzeko prozesu batean dago, eta zeregin hori 35.000 milioi dolarreko aurrekontua duten 3 programaren bitartez gauzatuko du.  “Gure enpresek aukera paregabea dute” Indiako enpresekin zuzeneko kontaktuak izateko, Indiako merkatuan ezarri ahal daitezen, hain zuzen ere Euskadi erreferentea den sektore batean. Gaur bertan, Uruguain, Urbe 2050 proiektua aurkeztu dute. Hartan, Jaurlaritza eta 50 enpresa konponbideak ematen ahaleginduko dira 160 hiri garatzen laguntzeko, datozen urteetan hiri garapen handia izango duten Hegoamerikako hiri garrantzitsuenen artetik.

Lehendakari Patxi Lópezek, liderra den enpresa-misioko bigarren jardunaldian, hiri garapen iraunkorraren sektoreko intereseko esparruak topatu ditu jada. India hirigintzaren arloan, uren saneamenduan edo hondakinen tratamenduan arazo handiak dituen herrialdea da, eta han Euskadik eta bere enpresek erreferentziako papera jokatu nahi dute.

Punetik iritsita New Delhin lurreratu ondoren, Lehendakariak, gaur arratsaldean, Indiako Hiri Garapenerako ministro Kamal Nathekin elkarrizketatu da. Euskadik azken hamarkadetan egin dituen aurrerapen batzuk ezagutu ondoren –Gasteiz, Europako Hiriburu Berdea; Bilbo eta bertako hiri-garapena; eta Donostia, 2016an Kulturaren Europako Hiriburua izango dena–, ministroak Lehendakariari eskatu dio euskal enpresen eta Indiako enpresen arteko mintegi bat antola dezan, “lankidetzarako esparruak” bilatze aldera. Mintegia Indian egingo da, “zeren eta interesgarria baita enpresek hemen kontaktuak egin ditzaten”, Lehendakariak adierazi duen bezala. Lehendakariak, izan ere, jo du 35.000 milioi dolarrekoa dela Indiak datozen urteetarako zabaldu duen "negozio aukera".

Zehazki, India 3 plan estrategiko garatzen ari da: lehenengoa, herrialdeko 63 hiri handienentzat; bigarrena, tamaina txikiagoko hirientzat; eta hirugarrena, azkenik, uren saneamendurako, hondakin solidoetarako eta abarretarako.

Lehendakariak ministroari azaldu dizkio euskal enpresek eta euskal gizarteak berak egin dituzten aurrerapenak; eta adibide gisa jarri du, gaur bertan, Montevideon (Uruguai) Urbe 2050 programa aurkezten ari dela. Ekimen horretan Gasteizko gobernua eta 50 enpresa batera biltzen dira hiri garapen iraunkorreko zenbait proiektu aurrera eramateko, hain zuzen ere Hegoamerikako 160 hiri garrantzitsuenei zuzendutako proiektuak.

Ekimen hori, hain zuzen ere, Lehendakariak Estatu Batuetara egin zuen azkeneko enpresa-bidaian sortu zen, Garapenerako Banku Iberoamerikarrarekin izandako topaketa baten ondoren. Izan ere, bilera hartan sortu zen ideia hori, eta erakusgarri ederra da Eusko Jaurlaritzaren enpresa-misioak "beren fruituak" emateari buruz.
Lehendakariak Hiri Garapenerako ministroa gonbidatu du Euskadira etor dadin eta errealitate hori bertatik bertara ezagut dezan, eta ikus dezan nola egiten duten lan sektore horretako euskal enpresek eta nola den posible XXI. mendean “ekonomikoki, ekologikoki eta sozialki iraunkorrak" diren hiriak eraikitzea.

Berri honen iruzkinen RSSa

2 iruzkin
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    00.0740: Economics: The Basque Country and New Delhi to organise a seminar on sustainable urban development: http://t.co/zNyNw2kn

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Euskadi y Nueva Delhi organizarán un seminario sobre desarrollo urbano sostenible http://t.co/CCA7c85P

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Politikariak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.