
Lehendakariak "bat datozen materien" dekalogoa bidaliko dio EAJ-PNVri, oinarrizko akordioak lortu daitezen Euskadiren modernizazioan
Urkullurekin elkarrizketatu da Lopez ordu eta erdiz, Lehendakaritzan
Lehendakariak nabarmendu duenez, terrorismoaren aurkako "batasun demokratikoa indartzea", enpleguaren aldeko eta langabeziaren aurkako itun bat lortzea eta Udal Legea ahalik eta adostasun "instituzional eta politiko" handienarekin onartzea planteatzen ditu bere proposamenak. Lópezek aurreratu duenez, datorren astean bidaliko du EAJrekin adostu beharreko neurrien katalogoa departamentuek agirion gainean ekin diezaioten lanari.
EBBeko presidente Iñigo Urkullurekin, Lehendakaritzaren egoitzan, izan duen bilera "positiboa" eta "adeitsua" izan dela adierazi du Patxi López Lehendakariak. Bilera honi esker, Lehendakariak "bat datozen" 10 materien gaineko ituna eskaini dio, "Euskadiren modernizaziorako oinarrizko akordioak" lortu daitezen, azaldu du Lehendakariak. Honez gain, Lópezek beste akordio batzuk lortzea planteatu du, hala nola, gizarte politiken jasangarritasunaz edota osasun sistemaren erreformaz eta hausnarketa zabaltzea zergen erreformaren edo iruzurraren aurkako borrokaren gainean.
ALFA enpresaren instalakuntzak bisitatu ondoren, Lehendakariak goizean EBBeko presidente Iñigo Urkullurekin izandako bileraren emaitzak azaldu nahi izan ditu. Lópezek esan duenez, datorren astean bidaliko du EAJrekin adostu beharreko neurrien katalogoa departamentuek agirion gainean ekin diezaioten lanari.
Terrorismoaren aurkako "batasun demokratikoa indartzea", enpleguaren aldeko eta langabeziaren aurkako itun bat lortzea eta posible daitekeen ahalik eta adostasun "instituzional eta politiko" handienarekin Udal Legea onartzea planteatzen dituela bere proposamenak nabarmendu du Lehendakariak. Honez gain, Lopezek beste akordio batzuk lortzea planteatu du, hala nola, gizarte politiken jasangarritasunari, osasun sistemaren erreformari dagozkionak eta hausnarketa zabaltzea zergen erreformaz edo iruzurraren aurkako borrokaz. Beste gai batzuen artean, Lópezek, era berean, hezkuntza eta unibertsitate sistemaren "modernizazioarako" ituna, eta zientzia, berrikuntza, ingurumena eta jasangarritasuna, ECO-Euskadi20 plangintzarekin, sustatzea planteatu du.
Ordu eta erdi baino gehiagoko bileraren ondoren, Lópezek batzar "adeitsua" eta "positiboa" izan dela adierazi du eta aurreratu duenaren arabera, aste honetan bertan igorriko dio EAJri "bat datozen" materien gaineko katalogoa, zeinetan EAJrekin akordioak lortzeko apustua egiten duen Lópezek. Departamenduek ekingo diote lehen fase batean "elkarrizketa eskenatokiak" zabaltzeari eta diagnostiko bat bilatzeari eta "diagnostiko honen gainean bat etorriz gero, aurrera egingo da akordioen bilaketan", gehitu du.
Bileran, Lehendakariak errefusatu egin ditu EAJko presidenteak Euskadin marko politiko berri baterako prozesua zabaltzearen gaineko eskakizunak. "Ez naiz errebisio batean tematuko, ez baitira ematen aurre-betekizun hau lortu ahal izateko baldintzak, eta, jakina, ez dut hiltzat edo gainditutzat joko gauden tokira heltzeko aukera eman digun estatutu bat", azpimarratu du. Lehendakariak ez du onartu, ezta ere, EBBren liderrak "dena edo ezer ez" planteatzeko asmoa enplegu politika aktiboen transferentziari dagokionez, eta transferentzia honen negoziazioan eta Gernikako Estatutuaren garapen osoan "oso zorrotza" izatearen aldeko apustua egin du.
Deskargak
- Audioak
- Bideoak (2)
- Argazkiak (3)
Politikariak
Beste gonbidatu batzuk
- Lehendakari




Berri honen iruzkinen RSSa