Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Martxoak 29 0

EAE-KO ekonomiari buruzko iragarpenak

EAEko ekonomiaren uzkurdura -% 1,3koa izango da urte honetarako. Hiruhilekoko bilakaera atzerapena izango da, eta urtearen bigarren hiruhilekorako espero da daturik txarrena.
Barne-eskariaren osagai guztiek beherakadak izango dituzte urteko batez bestekoan, batez ere kapital-eraketa gordinak eta Administrazio Publikoen gastuak. Kanpo-sektoreak ekarpen positiboa egingo dio, berriro ere, BPGd-ren hazkundeari, baina mugatua izango da, nazioarteko aurkako inguruaren ondorioz.
BPGd-ren beherakadarekin batera, enpleguaren beherakada ere etorriko da: -% 1,8koa izango dela kalkulatu da, hau da, ia 17.500 lanpostu batez beste. Langabezia-tasa % 12,1ekoa izango da urteko batez besteko tasan ere.

Aurreikuspen horiek oinarri duten egoerak arrisku eta ziurgabetasun ugari ditu eta, beraz, ekonomien hazkunde-abiadura murriztu zein handitu egin daiteke. Europa izango da aurrerapen-erritmoa ezartzeko giltza. Oinarrizko egoeraren aurreikuspenak aldaraz ditzakeen beste alderdi bat petrolioaren prezioa da. Petrolioa esportatzen duten lurraldeetako ezegonkortasun politikoak arriskuak eragin ditzake herrialde inportatzaileei petrolio gordina hornitzeko. Aldiz, eragile ekonomikoen konfiantza, batez ere kontsumitzaileena, hobetuko balitz, hazkunde ekonomikoko aukerak gorantz berrikusi behar izatea ere gerta liteke.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak egindako koadro makroekonomikoa oinarrizko suposizio hauen emaitza da: nazioarteko inguruko ekonomien etorkizuneko bilakaera, epe laburrean erregistratuko den prezio-maila, euroak dolarrarekin alderatuz izango duen kanbio-tasa eta Europako Banku Zentralak aurreikusitako denbora-eremuan ezarriko dituen interes-tasak.

Aurreikuspenaren epe osoan euroak dolarraren aldean balio-galera izango duela kalkulatu da, eta batez beste espero da 2012an euro batek 1,30 dolar inguruko balioa izatea.

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Beste gonbidatu batzuk

  • Dirección de Economía y Planificación

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.