Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Eu
2012(e)ko Apirilak 02 0

EuskoTranek bere zerbitzua aldatuko du Aste Santuko prozesioak eta Athleticen partidua dela eta

 

Apirilaren 5ean, ostegunean, Bilboko tranbiaren zerbitzuak ohiko zerbitzuaren aldaketa bikoitza egingo du Aste Santuko prozesioa eta Athletic Club eta Schalke 04 taldeek jokatuko duten UEFA partidua dela eta.

ATXURI eta PIO BAROJA geralekuen artean 20:00etatik 21:15era gutxi gorabehera aldi baterako etetea eta partziala burutuko da Aste Santuko prozesioak direla eta, halere, zerbitzuaren gainerako orduetan ohi bezala ibiliko da: ATXURI eta PIO BAROJA geralekuen artean zirkulazioa aldi baterako eten egingo da 20:00etatik - 21:15era gutxi gorabehera, zerbitzuaren gainerako orduetan ohi bezala ibiliko da :

Azken irteera Atxuri-Basurtu   . . . . . . . .          19:50

Azken irteera Basurtu-Atxuri    . . . . . . . .         19:38

Lehenengo irteera Atxuri-Basurtu    . . . . . . .    21:18

Lehenengo irteera Basurtu-Atxuri    . . . . . . .    21:06

Era berean, Athletic Club-Schalke 04 taldeen arteko UEFA partidua dela eta, EuskoTranek ohiko zerbitzuaz gain Pio Baroja eta Basurtu artean 5 minuturik behin zirkulazioak eskainiko ditu, 19:58tik 20:58ra.

Behin partidua bukatuta Basurtutik tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira, 22:45ean eta 23:11n. Zirkulazio horiek ohiko zerbitzua indartuko dute. Unitate horiek geraleku horietan dauden pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskaini ahal izango dituzte.

Sartzeko prozedura errazteko, EuskoTranek ordaintzeko sistema bezala Creditransa erabiltzea gomendatzen du.

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.

 

Berri honen iruzkinen RSSa

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.