Euskadin Inmigrazioaren aldeko Itun Soziala
Nondik norakoa eta helburuak
Dokumentu hau gizarte-, politika-, ekonomia- eta unibertsitate-esparruan esperientzia duten pertsonez osatutako askotariko batzorde batek 1 landu du, Eusko Jaurlaritzaren ekimenez. Hasierako proposamen ireki bat da, eta eztabaidatzeko, berrikusteko eta parte-hartzean oinarritutako deliberazio-prozesu publiko baten bidez egindako ekarpenak jasotzeko pentsatuta dago. Albait pertsona eta erakunde gehien inplikatu nahi ditugu prozesu horretan: erakunde publikoak, gizarte-agenteak, eragile ekonomikoak, komunikabideak, hirugarren sektoreko elkarteak eta erakundeak eta abar.
Helburu hirukoitza lortu nahi dugu. Alde batetik, gizarte- eta erakunde-akordio zabal bat lortu nahi dugu, gizartearen gero eta aniztasun handiagoa kudeatzeko oinarri izango diren printzipioen inguruan eta aukeraren ikuspegitik. Bestetik, gizarte-eragile eta erakunde-eragile guztiak bultzatu nahi ditugu hemen biltzen diren alderdi jakin batzuen inguruan zenbait konpromiso beren gain har ditzaten. Azkenik, etorkinen etorrerak dakarren gizarte-eraldaketako prozesu handia positibotzat hartzeko mezua
bidali nahi diogu gizarte osoari.
Balorazio orokorrak egiteko (Alde edo kontra nago, aldeko edo kontrako argudioak), erabili orrialde honetako botoiak.
Ekarpen luzeagoak egin nahi badituzu, eman izena edo sartu hemen.
Aldeko argudioak (0)
Kontrako argudioak (0)
Iruzkina bidali da. Onartua denean jakinaraziko dizugu.
Errore teknikoa. Barkatu, ezin izan da gorde :-(

