Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

proposamena

· Nori zuzendua: Ingurumena eta Lurralde Politika

Klimaren Aldaketaren Legearen proiektua

Irekia duela 11 hilabete · 0
%100 alde (boto 1)

Klima Aldaketaren Euskal Lege-aurreproiektua jendaurrean jarri da, urriaren 7ko Euskal Autonomia Erkidegoaren Aldizkariak jakinarazi duenez. Epea urriarek 8tik azaroaren 2ra doa. Aurreproiektuaren testua Fitxategiak Taldekatu atalean dago.


Partaidetza-prozesua pasa den maiatza hasi zen, izapide formala hasi baino lehenago, eta horren emaitzak Taldearen orrialdeetan daude. Legearen aurreproiektua jendaurrean jarrita, partaidetza-prozesuak jarraitzen du.


Lege honekin Euskadik lidergoa hartuko du arlo honetan eta euskal administrazio publiko guztiak (bakoitza bere lurralde eta eskumen eremutik) eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte eragile guztiak atxiki beharko zaizkio; horrela bakoitzak bere ardurako esparrutik ekarpenak egin ahal izango ditu euskal ekonomia karbono gutxi kontsumitzen duen eredura eramateko. Izan ere, lortu behar da euskal ekonomiaren oinarriak karbono gutxi erabiltzen duten teknologiak izatea, enplegu berdeak sortu eta lehiakortasuna eta herritarren ongizatea hobetuko dituzten teknologia berriak. 2009ko ekainaren 6ko Urdaibaiko Adierazpenean eredu horren alde egin zen Euskadirako.


Nolanahi ere, Legearen asmoa ez da berotegi-efektuko gasen isurketak urritzeko eta EAE gas horien ondorioetara moldatzeko aplika daitezkeen neurri eta tresna guztiak arautzea. Aitzitik, Legean irizpideak eta jarraibideak ezarriko dira: euskal administrazio publikoen politika sektorialak bideratzeko, klimaren arazoa kontuan hartuta; ekimen publikoan zein pribatuan karbono gutxi behar duten teknologiak erabiltzera bultzatzeko; BEGen isurketak murrizteko eta haien ondorioetara moldatzeko neurrien gaineko ezagutza sustatzeko; herritarren artean kontsumo-aztura berriak zabaltzeko.


Neurriak berariazko plan batean xehekatuko dira. Sektore bakoitzeko BEGen isurketa murrizteko neurriak (garrantzitsuenak Energia Estrategia 2020 dokumentukoak izango dira) zehatz-mehatz ezarriko dira Klima Aldaketaren aurkako Euskal Planean; plan hori Legearen izapidetzearekin batera berrikusiko da. Izan ere, Klima Aldaketaren aurkako Euskal Planean BEGen isurketak txikitzeko helburuak finkatuko dira, sektoreetako proiekzioa eta neurriak oinarritzat hartuta. Prozesua dela eta, Legean Klima Aldaketaren aurkako Euskal Planeko murrizte-helburuak zehazteko funtsak finkatuko dira eta Plana nola prestatu eta nola berrikusi behar den arautuko da, eta gauza bera egingo da edukiarekin eta zabalkundearekin, helburua ahalik legitimoena eta eraginkorrena izatea dela, eta emaitzak kontrolatzeko eta haien jarraipena egiteko mekanismoekin, eta horretan guztian gardentasunarekin jokatuko da. Berdin jokatuko da klima aldaketara moldatzeko neurriekin: Legean finkatuko da Planaren gutxieneko edukia, eta horixe izango da neurriak aplikatzeko gakoa.


Gogorarazi nahi dugu Legeak ez dituela eragotzi behar plan sektorialak, eta are gutxiago ordeztu; aitzitik, plan horietan Legeak ezarritako printzipioak eta jarraibideak aplikatu behar dira, helburu orokorrak arlo guztietan berak direla: berotegi-efektuko gasen isurketa murriztea eta klimaren aldaketara moldatzeko ahalbideak garatzea.


Lege aitzindari honek adostasun zabala behar du, eta hori lortzeko ezinbestekoa da haren prestakuntzan parte hartzeko prozesu garden, dinamiko eta eraginkorra ezartzea, hain zuzen ere arazoak zuzenean ukitzen dituen eragile publiko zein pribatuei eta orokorrean herritar guztiei (elkarteen eta ordezkaritza-erakundeen bitartez) parte hartzeko aukera emango dien prozesua.


Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak abiarazitako parte hartzeko prozesuak ondoko helburu hauek dauzka:


* Eragileen proposamen guztiak biltzea eta aztertzea, onerako izan daitezkeen guztiak Legeari txertatzeko, ahal den heinean.
* Prozesuan parte hartzen duten eragileekin komunikazio gardena ezartzea, bai eta horretarako behar diren tresnak eta kanalak ere, eta erraz erabili eta ulertzeko moduko materialak jartzea haien eskura.
* Klimaren aldaketaren aurkako borrokan arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza bultzatzea, lankidetza funtsezko duten zeharkako neurriak hartzea oso garrantzitsua dela aintzat hartuta.
* Legearen garrantziaren berri zabaltzea herritarren artean, jakin dezaten funtsezko elementua dela klimaren aldaketaren aurkako borrokaren estrategian.


Balorazio orokorrak egiteko (Alde edo kontra nago, aldeko edo kontrako argudioak), erabili orrialde honetako botoiak.


Ekarpen luzeagoak egin nahi badituzu, eman izena edo sartu hemen.


 


 

Aldeko argudioak (0)

Kontrako argudioak (0)

Iruzkina bidali da. Onartua denean jakinaraziko dizugu.

Errore teknikoa. Barkatu, ezin izan da gorde :-(

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan

Deskargak

  • Audioak
  • Bideoak
  • Argazkiak
  • PDF (7)

Beste Gobernuaren proposamenak

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.