Sartu Irekiara

Pasahitza ahaztu zaizu? Berreskuratu hemen

Bi astez gogora nazazu

Erakunde publikoetako langile askok ez dakite euskaraz (osakidetza, EHU/UPV...), zergatik ez dira langile euskaldunak soilik kontratatzen?

Ion Ander Maiz Duela 9 hilabete · 5 · Erantzuna egun bat ondoren eman da

Herri elebidun batean bizi gara eta alor publikoan euskararen erabilera araututa dago. Administrazioetako langileen hizkuntzarekiko obligazioa apirilaren 5eko 86/1997 Dekretuan jasotzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoetako euskararen erabilera prozesua horrek arautzen baitu.
Beraz, lanpostu bat sortu denetan edo zortzen denean lanpostu horretatik eman behar den zerbitzua aztertu eta ikusten da hiritarrekiko zer nolako harremana izan behar duen hori okupatuko duen langileak, eta horren arabera ezartzen zaio edo ez hizkuntza eskakizun bat.
Azken hogeita hamar urteetan administrazioa, hezkuntza sistemarekin batera, berreuskalduntzearen zutabe nagusietako bat izan da. Ukaezina da euskararen presentzia askoz handiago dela administrazioan beste esparru batzuetan baino: politikan, hedabideetan, kirolean, ikuskizunetan eta abarretan.

Langile publikoei euskaraz jakitea eskatu dakieke, baina, betiere legediak dioenarekin bat. Euskadin eskuzabalak izaten ari gara daukagun errealitate soziolinguistikoa interpretatzerakoan. Euskaldunak Euskadiko bizilagunen %37 dira, baina euskara Euskadiko Administrazio Orokorreko langileen %44ri eskatu zaie. Euskal gizartean euskara benetan erabiltzen dutenak %20 dira. Beraz, administrazioaren eta kalearen arteko aldea oso nabarmena da, administrazioaren alde. Zuk aipatzen dituzun bi arloak (Osakidetza eta unibertsitatea) dira, gainera, azken urteetan aurrerapen ikusgarrienak izan dituztenetakoak.

Euskararen normalizazioren abiapuntua 1982ko Legea da. Lege hori alderdi politiko eta eragile sozialen adostasunean oinarritzen da. Lege horri esker, euskaldunak, hogeita hamar urtean, %22tik %37ra pasa dira, lehen esan den bezala. Antzeko adibiderik ez dago Europan, ez eta mundu osoan ere (Israelen izan ezik). Adostasun horren bidez, liskar gehienak saihestu ahal izan dira. Euskadin ez dago konflikto linguistikorik eta euskarari horrelakorik ez egotea komeni zaio. Balego, euskara aterako bailitzateke galtzaile.

5 iruzkin
  • Faceless_thumb_65_avatar
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu galdera hau
  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Erakundeetako langile askok ez dakite euskaraz. Zergatik ez dira langile euskaldunak soilik kontratatzen? Erantzunak: http://t.co/TW1sbKqt

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    RT @X10tweet: @robergutierrez nire nolabaiteko erantzuna http://t.co/9F9jfOs2

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    @robergutierrez nire nolabaiteko erantzuna http://t.co/9F9jfOs2

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Kaixo,

    Utzidazu esandako gauza pare bati buelta ematen:

    "Ukaezina da euskararen presentzia askoz handiago dela administrazioan beste esparru batzuetan baino". Baita erantzukizuna ere, ez dago administrazio publikoa eta demagun kirol talde pribatu bat maila berean jartzerik. Euskalduntze prozesuan administrazio eta hezkuntza sitemak eredugarri eta motore izan beharra dute zerbait aldatuko bada. Horiekiko gure exigentzia maila haundiagoa eta beraien erantzuna zorrotzagoa izan behar dute.

    "Langile publikoei euskaraz jakitea eskatu dakieke, baina, betiere legediak dioenarekin bat." Euskararen normalizazioaren 1982ko legeak bere 6garren atalean herritarrok EAEko erakunde publikoekin euskara edo gaztelania erabiltzeko eskubidea aitortzen zaigu. Kontratazio, trebakuntza edo lanpostu aldaketek beste irizpide batzuekin batera gutxienez hori bermatzea izan beharko lukete helburu. Baina 30 urte beranduago, oraindik ez dago bermatua.

    "Euskaldunak Euskadiko bizilagunen %37 dira, baina euskara Euskadiko Administrazio Orokorreko langileen %44ri eskatu zaie. Euskal gizartean euskara benetan erabiltzen dutenak %20 dira. Beraz, administrazioaren eta kalearen arteko aldea oso nabarmena da, administrazioaren alde." Osakidetzan, Herrizango Sailan, ... herritarrekin harreman zuzena duten lanpostutako langileen %100 elebiduna izatea ez da bermatzen. Motz gelditzen da, herritarron %37aren edo %20aren (zuk aukeratu) kontra eta agian modu hain zuzenean ez bada ere baita beste %aren kalterako.

    "Euskadin ez dago konflikto linguistikorik eta euskarari horrelakorik ez egotea komeni zaio. Balego, euskara aterako bailitzateke galtzaile." Duela 30 urteko lege bat bere osotasunean bete ez bada, eta duela hamabosteko dekretu batek trebakuntza, kontratazio eta lanpostu aldaketek erakunde publikoekin ditugun harremanetan hizkuntza eskubideak ez baditu garantizatzen..., konflikto edo ez, euskara eta herritar guztiok, euskaldun edo ez, gara galtzaile. Moteltasun hori denon kalterako da.

  • Faceless_thumb_65_avatar

    Comentario de Twitter:
    Erakundeetako langile askok ez dakite euskaraz. zergatik ez dira langile euskaldunak soilik kontratatzen? Erantzuna... http://t.co/TW1sbKqt

Nork erantzunda

  • Small_36_ejgv
    Departamento de Cultura

Antzeko beste galdera batzuk

Sartu zure emaila

eta pasahitza berreskuratzeko jarraibideak bidaliko dizkizugu


Orain, begiratu zure emaila

Email bat bidali dizugu pasahitza berreskuratzeko jarraibideekin. Jarrai itzazu Irekian sartzeko.